Egoera

Ez dituzte lanak hasi. Zergaitik? Arrazoi posible batzuk:

  • Udal Gobernuak dio aztertzen ari direla parkinean 4. solairua egitea. Paradojikoa da, izan ere “Estudio de Detalle” txostenean lau parking-solairu zehazten dira.
  • EB-Aralar koalizioak dio “Proyecto de Reparcelación” onartu arte, obrak ezin direla hasi. Eta tramite hau ez du bukatu Udalak. EB-Aralar-ek dio gaizki egina dagoela, eta emendakina dauka aurkeztuta. Onartu ezean, Administrazioarekiko Auzibidea (epaibidea) irekiko dute.
  • EB-Aralar koalizioak Administrazioarekiko Auzibidea ireki du “Convenio de Concertación” akordioaren aurka, honek 2/2006 Lurzoruaren Legea betetzen ez duela argudiatuta.
  • Inguruko bizilagunak ez daude ados proiektuarekin eta 1.300 sinadura batu dituzte parkearen alde.
  • Zurrumurruek diotenez, zailtasunak izaten ari dira merkatalgune barruko dendak saltzeko.