Segurtasuna

Errebal Plataformak honako eskariak egin dizkio Eibarko Udalari:

  • Promotorari eskatzea Erantzunkizun Zibila ziurtatzen duen asegurua.
  • Udala erantzule subsidiario izatea.
  • Kalterik egon ezkero, Udalak hiritarrak babestea.
  • Lanak hasi baino 3 hilabete lehenago, bizilagunoi Segurtasun Plana ematea.
  • Pitzadura-protokoloa.
  • Zarata eta argitasunen inguruko araudia onartzea, Donostiakoaren parekoa.

Udalaren erantzunak:

  • Kalteen aurrean, eskariak Eibar SPV Boulevard enpresari egin behar dizkiogula bide zibiletik.
  • Lanak hasi aurretik, Udalak zera eskatu duela:
  • Inguruko etxebizitzen Auskultazio Plana.
  • Etxebizitzen egoerari buruzko Akta Notarialak jasotzea.

Bi eskaera hauek ez dira bete, guk dakigula.